Hamabost urtetik gorakoek ere parte ahal dute Izarraitz mendi lasterketan

2016an izan zen proba azkenekoz Azpeitian, txandakatuz antolatzen zuten. Aurten elkarlanean ari dira Lagun Onak eta Anaitasuna./E.A.
2016an izan zen proba azkenekoz Azpeitian, txandakatuz antolatzen zuten. Aurten elkarlanean ari dira Lagun Onak eta Anaitasuna. / E.A.

Lagun Onak eta Anaitasuna M.B-ak elkarlanean antolatuta egingo dute lasterketa, apirilaren 29an, Izarraitzen barrena

DVAZPEITIA.

Lagun Onak mendi bazkunak eta Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak elkarlanean antolatuko dute aurten Izarraizko Mendi Lasterketa. Apirilaren 29an izango da, Izarraitzen barrena. Bi ibilbide izango ditu probak, bata herrikoia -10 kilometrokoa- eta nagusia -25 kilometrokoa-, bestea. Proba laburrari dagokionean, kadete mailatik gorako gazteek ere (hamabost urtetik gorakoek) parte hartu ahal izango dute. Hamar kilometro eta 470 metroko malda positiboa izango du ibilbide motzak. Antolatzaileen arabera, mendi lasterketetan hasi nahi dutenentzat «distantzia eta ibilbide paregabea» izango da. Hori dela eta, lasterketan parte har-tzera animatu dituzte gazteak.

Antolatzaileek aurreratu bezala, umeentzako jolasak eta hitzaldiak antolatu dituzte estreinako aldiz. Honela, lasterketa aurreko egunean goi mailako hitzaldiak izango dira Soreasu antzokian. Trail munduan izen handikoak diren bi hitzaldiz gozatzeko aukera izango da. Lehenengo ElikaEsport zentroko Anna Saulóren eskutik elikadurari buruzko hitzaldia eskainiko da. Goi mailako mendi lasterketari askoren elikadura eramaten du Saulók.

Ondoren, goi mailako korrikalari kataluiniarra izango da Azpeitian, Nuria Picas, hain zuzen ere. Munduko txapeldun izana eta UTMBeko garailea da korrikalaria eta proban parte harzteaz aparte, aurreko egunean mendia eta kirol proben inguruko hitzaldia eskainiko du Soreasu antzokian.

Autobusa

Irteera eta helmuga bi herri ezberdinetan izatea «ez da arazoa izango» antolatzaileek adierazi duten bezala. Izan ere, autobusa antolakuntzak ipiniko du. 8:30etik 9:30era bitartean ibiliko da autobusa Azkoititik Azpeitira korrikalariak eramaten. Lasterketa amaitutakoan helmugara itzultzea nahi duenak ere izango du aukera, 12:00etatik 15:00etara bitartean izango baita zerbitzua.

«Errekor berriak jartzeko asmoz» antolatzaileak buru-belarri ari dira proba antolatzen eta partaidetzari dagokionean, proba luzean izango dira, besteak beste, Walter Becerra, Imanol Larrañaga, Ander Iñarra, Oihana Azkorbebeitia, Núria Picas edota Maria Zorroza.

Bertan parte hartzeko hilaren 26ra bitartean eman daiteke izena, www.kirolprobak.com webgunean. Probaren eta txiparen arabera, 28 eta 30 euro bitartean ordaindu beharko da izen-ematea. Probarako dortsalak egunean bertan jaso ahal izango dira 07:30etik 09:15era bitartean. Larunbatean ere banatuko dituzte dortsalak Izarraizko Atea parkean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos