Hamabigarrenez, Zuk ere ahal duzu! programa abian jarri du Udalak

Egitasmoak emakumeak korrika egitera bultzatu nahi ditu eta hilaren 24an emango zaio hasiera

E.A. AZPEITIA.

Beste behin, abian jarri du Azpeitiko Udalak Zuk ere ahal duzu ! Etorri lasterka egitera programa. 14 urtetik gorako nahi duten emakumeei zuzenduta dago -nahiz eta inoiz korrika egin gabekoak izan. Hori bai, osasun egoera egokian izan behar dute.

Hamabigarrena den edizio honi hilaren 24an emango zaio hasiera. Astelehen eta asteazkenetan izango dira entrenamenduak. Bi talde osatuko dira. Bata, goizetan, 10:00etatik 11:15era bitartean; eta arratsaldetan bestea, 19:15etik 20:30era bitartean. Dagoeneko eman daiteke izena. Inskripzioa 20 euro da. Horretarako, igerilekura edo udaleko Kirol sailera deitu behar da (943 814121 edo 943 150095).

Aurreneko entrenamendua hilaren 24an, asteazkena, egingo dute, eta datozenakhilaren 29an eta 31n. Otsailean, berriz, honako data hauetan izango dira saioak: otsailaren 5ean, 7an, 14an, 19an, 26an eta 28an.

Saioak hasi aurretik, parte-hartzaileen zalantzak edo kezkak argitzeko bilera informatiboa egingo da hilaren 22ean, igerilekuan. Goizeko txanda aukeratzen duten pertsonei zuzendutako bilera 10:00etan izango da, eta arratsaldeko taldean aritzeko izena ematen dutenei zuzendutakoa 19:15ean. Udaletik herriko emakumeak animatu nahi dituzte parte hartzera. Nahi izanez gero, Lilatoian (5km) har dezakete parte izena ematen dutenek. Beti ere, monitore batek gidatuko ditu saioak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos