Borrar
Gustura pasatu zuten aitzurrekin.
Goiz pasa polita igaro zuten, batik bat txikienek, Zuhaitz Egunean

Goiz pasa polita igaro zuten, batik bat txikienek, Zuhaitz Egunean

50 lagun inguru bildu ziren eta 75 zuhaitz landatu zituzten Izarraitzko Atea parkearen inguruan

ELI AIZPURU

AZPEITIA.

Martes, 6 de febrero 2018, 00:35

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Berdeguneen balioa indartzeko» helburuarekin Azpeitiko Udalak eta Ekoetxeak elkarlanean antolatu zuten idandean Zuhaitz Eguna Azpeitian, herriko ikastetxeek, Lagun Onak Mendi Bazkunak, Baigerak eta baratze parkeetako erabiltzaileekin batera.

50 lagun inguru bildu ziren Izarraitzko Atea parkearen inguruan, eguraldi kaskarrari kontra egin eta mota desberdineko zuhaitzak landatzeko asmoz. 75 zuhaitz landatu zituzten, hiru gunetan banatuta. Hainbat neurritako espezieak daude orain bertan: liquidambar styraciflua, ginkgo biloba eta fagus sylvatica pagoak edo astigar japoniarrak, esaterako.

Sokamuturra liburua salgai

'Sokamuturra' liburuak izandako arrakastaren ostean, bigarren edizio bat ere kaleratu dute eta gaur, asteartea, eta bihar, izango da aukera erosteko, udaletxeko arkupetan, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Gero, ostegunean, 18:00etatik 21:00etara izango dira bertan liburua saltzen; ostiral eta larunbatean, 10:00etatik 12:00etara; eta igandean, sokamuturraren ondoren ere erosi ahal izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios