Go!azen telesailaren aurrestreinaldirako sarrerak bihar jarriko dira salgai

AZPEITIA.

Goazen! telesailaren denboraldia berriaren aurrestreinaldia Azpeitian egingo da, Soreasu antzokian, urriaren 28an eta bertan izango dira protagonistak ere. Bi saio izango dira, bata 12:00etan eta bestea 16:30ean, bakoitza 2 eurotan. Eta saio bakoitzaren ondoren aktoreekin argazkia ateratzeko aukera izango dute nahi dutenek. Sarrerak bihar, osteguna, jarriko dira salgai, Soreasu antzokiko leihatilan, 18:00etatik 19:30era. Erosle bakoitzak, gehienez, sei sarrera eskuratu ahalko ditu. Sarrerarik geratuko balitz saldu gabe, aurrez jakinaraziko dutela non eta nola erosi azaldu dute antolatzaileek.

Fotos

Vídeos