Gizarte politika eta pentsioak hizpide, hitzaldiak antolatu ditu Munohaundi elkarteak

Bata ostegunean, hilaren 9an, izango da Baigeran, eta bestea, 16an, Sindikatu Zaharrean; 19:00etan dira biak

E.A. AZPEITIA.

Munohaundi elkarteak bi hitzaldi antolatu ditu datozen asteetarako. Estreinakoa ostegunean, azaroaren 9an, izango da. Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamenduko diputatuak eta Elena Luquin Gipuzkoako Gurutze Gorriko Giza Esku-hartze zuzendariak 'Gizarte politikak Gipuzkoan dituen erronkak' saioa eskainiko dute. 19:00etan izango da, Baigeran, eta euskaraz eta gazteleraz egingo dute.

Hurrengoa hilaren 16an izango da. 'Pentsio sistema publiko baten etorkizuna' izenburupean ariko dira Iñigo Barandiaran Espainiako Kongresuko EAJko diputatua, Eduardo Garcia Geroa Pentsioak elkarteko ordezkaria eta Luis Miguel Ugarte Lagun-Aroren gizarte babes sistemaren zuzendaria.

19:00etan hasiko da hitzaldia, Sindikatu Zaharreko lehenengo solairuan.

Fotos

Vídeos