Jai giroarekin eman diete hasiera Gabonei Iraurgi Ikastetxean

Koreografia landuak eta bereziak ikusteko aukera izan zuten gerturatutakoek.
/ARGAZKIAK ELI AIZPURU
Koreografia landuak eta bereziak ikusteko aukera izan zuten gerturatutakoek. / ARGAZKIAK ELI AIZPURU

Jaialdia ospatu zuten zapatu arratsaldean Izarraitz frontoian bertako haur eta gurasoek

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Arratsalde polita igarotzeko parada izan zuten Iraurgi Ikastetxeko gurasoek pasa den zapatuan.

Urtero bezala, Izarraitz frontoian ehunka lagun bildu zen ikastetxeko urteko ekitaldirik garrantzitsuenetako batez gozatzeko asmoz. Eta aurreikuspenak bete ziren. Etxeko txikienek gogoz eta irribarrea ahotan dantzatu eta prestatutako koreagrafia landuak eskaini zituzten.

Ez ziren ez beldurtu aurrean zituzten dozenaka mugikor eta flash ugarien dardarrekin eta fin-fin antzeztu edo dantzatu zuten aurrez hainbat egunetan entseatutakoa. Nola ez, txalo zaparradak ere ozenak izan ziren ez baitago esker hobeagoa duen publikorik guraso eta etxekoena baino.

Gabonetako oporren atarian, irribarrea azaleratu zuten Iraurgiko haurrek herritarren aurpegietan eta ez bakarrik Izarraitz frontoian, kalean ere bai.

Izan ere, jaialdiaren aurretik eta ondoren batukada egin zuten Alde Zaharreko kaleetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos