Gipuzkoako Xake Txapelketaren laugarren jardunaldia, zapatuan

Kontzentrazioa ezinbestekoa da xakean. /  IÑAKI URANGA
Kontzentrazioa ezinbestekoa da xakean. / IÑAKI URANGA

Denetariko emaitzak izan dituzte Baigerako laugarren solairuan jokatutako azken jardunaldian

DV AZPEITIA.

Azpeitian jokatzen ari den Gipuzkoako Xake Txapelketak aurrera jarraitzen du. Zapatuan jokatu zuten sariketaren hirugarren jardunaldia Baigerako laugarren solairuan. Azpeitiarren emai-tzak denetarikoak izan ziren. Azken jardunaldi honetan, absolutu mailan, Aitor Priyak, Azpeitiko ordezkari bakarrak, ezin izan zuen irabazi Jon Arana eibartarraren aurkako partida.

Eskualdeko bigarren mailan, Eneko Alberdik eta Patxi Isasmendik beren partidak irabazi zituzten, eta Xabier Altunak, aldiz, galdu. Eskualdeko hirugarren mailan, Aitor Elustondok, Juan Carlos Fernandez, Osama Maraguik eta Gorka Urangak irabazi egin zituzten euren partidak. Luis Andoni Lazkano, Julen Uranga, Alain Mateos eta Aner Alonsok ezin izan zituzten jardunaldiko partidak irabazi. Markel Zubimendik ez zuen jokatu asteburuan, hirugarren mailan lehian ari diren jokalari kopurua bakoitia delako.

Zapatu honetan, azaroaren 4an, Gipuzkoako Xake Txapelketaren laugarren jardunaldia jokatuko da, ohi bezala, Baigerako laugarren solairuan eta 16:00etan hasita.

Fotos

Vídeos