Gaurtik ostegunera bitartean Mendi Astea ospatuko da

Iragartzeko egin duten kartela.
/
Iragartzeko egin duten kartela.

Hiru hitzaldi izango dira hiru egunotan, eta hilaren 15ean Lagun Onak Mendi Bazkunak urteko batzar nagusia egingo du

E.A. AZPEITIA.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, Mendi Astea ospatuko da gaurtik, hilaren 12tik, 15era bitartean. Hiru hitzaldi izango dira hiru egunetan, eta hilaren 15ean Lagun Onak Mendi Bazkunak urteko batzar nagusia egingo du.

Mikel Sarasolak 'Kayaka soinean munduko uretan' solasaldia eskainiko du gaur, asteartea, 21:00etan hasita, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan. Bihar, abenduak 13, Ihintza Elsenaar-ek 'Hodeien iruleak' solasaldia eskainiko du, ordu eta leku berean, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitza, hain zuzen ere. Hilaren 14ko hitzaldia, berriz, Joxe Ramon Agirre 'Marron'-ek eskainiko du. 'Naturaren hitzak. Zelanda berria' izenburupean eskainiko du hitzaldia, 21:00etik aurrera, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan.

Mendi Asteari bukaera urteko batzar nagusiarekin emango diete Lagun Onakeko bazkideek. Honela, 2017ko egitasmoen balorazioa, diru kontuen aurkezpena eta onarpena, 2018rako aurrekontuaren aurkezpena nahiz onarpena eta 2018rako ekintzen aurkezpena egingo dituzte. Ondoren afaria egingo dute. Afarira joan nahiz gero, aurrez izena eman behar da, ohiko lekuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos