Gaizka Maizak Sammic ISBn jokatuko du

Maier Lizaso, Gaizka Maiza eta Nekane Arzallus prentsaurrekoan.
Maier Lizaso, Gaizka Maiza eta Nekane Arzallus prentsaurrekoan. / GBC

DV AZPEITIA.

Gipuzkoa Basketekin sinatu du akordioa Maizak lau urtetarako, baina datorren denboraldian Azpeitiko taldearekin jokatuko du utzita. Maier Lizasok, ISBko presidenteak, eta Nekane Arzallusek, Gipuzkoa Basketeko presidenteak aurkeztu zuten erabakia Ibarrako jokalariarekin batera egindako prentsaurrekoan pasa den ostegunean. Lizasok garbi adierazi du Maiza pieza klabea izango dela Urrezko LEB ligan talde konpetitiboa izateko. Urrezko LEB ligara aurreko urtean igo zen Sammic ISB eta Lizasok eskertu nahi izan dio Gipuzkoa Basketi kirolaria bere taldeari laga izateak.

GBCko Nekane Arzallusek ere hitz onak izan zituen ISBrentzat, eta gaineratu zuen bertako taldekideekin lortu nahi dutela GBC egonkortzea, eta hori beti dela pozgarria. Maizak, 'Ibarrako piperrak' Azpeitiko taldekideentzat, Sammic ISBn jokatu ditu azken bi denboraldiak eta duela bi denboraldi, ligaren bukaeran, ACBn egin zuen debuta GBCrekin.

Fotos

Vídeos