Franco, Fernandez, Elustondo eta Urangak xake txapelketako lehen tanda irabazi dute

Baigerako laugarren solairuan jokatu zen txapelketa. /  XAPUTARRAK X.T.
Baigerako laugarren solairuan jokatu zen txapelketa. / XAPUTARRAK X.T.

Zapatuan hasi zen Gipuzkako txapelketa, kategoria guztietan eta datorrenean ere Azpeitian izango da lehia

DV AZPEITIA.

Zapatu arratsaldean ekin zion Azpeitiko Xake Taldeak Gipuzkoako Txapelketari. Maila guztietako jokalariak elkartu ziren, 63 guztira, Baigerako laugarren solairuan. Alejandro Franco, absolutu mailan, eta Juan Carlos Fernandez, Aitor Elustondo eta Julen Uranga, hirugarren mailan, nagusitu ziren beraien partidetan. Azken honi, Julen Urangari, esaterako, anaia Gorkaren aurka jokatzea egokitu zitzaion.

Txapelketak mailaz igotzeko balioko du edo Euskadiko txapelketarako sailkapenenerako baliagarria izango da absolutu mailan. Kategoria desberdineko 13 azpeitiar ari dira lehian. Bigarren tanda datorren zapatuan jokatuko da. Berriro ere Azpeitian izango da lehia, Baigerako laugarren solairuan elkartuko dira Elgoibar, Azkoitia, Eibar Donostia, Hondarribia, Beasain, Zarautz, Arrasate edo Aratxabaletako parte-har-tzaileak, 16:00etatik aurrera.

Fotos

Vídeos