Euskarazko 'Laburbira' film laburren zirkuitua asteazkenean, Sanagustinen

Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola, 'Zulo'ren egileak. /
Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola, 'Zulo'ren egileak.

15. edizioa beteko du aurten eta otsailaren 28tik martxoaren 28ra bitartean, 29 herri bisitatuko ditu, tartean Azpeitia

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, 15. edizioa beteko du aurten. Hilaren 28tik, datorren asteazkenetik, martxoaren 28ra bitartean, euskaraz sortutako laburmertraiak erakutsiko ditu herriz herri. 2017an Euskal Herrian eta munduan zehar ibili zen; New Yorken, Londonen eta Parisen, besteak beste.

2017an zehar jasotako proposamen guztien artean, 8 film labur aukeratu dira XV. Laburbiran zabaltzeko. Bat ezik, beste guztiak 2017koak dira eta zortzi filmen artean 77 minutuko proiekzio entretenigarria osotu da publikoari eskaintzeko. «Euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako film fresko-freskoez gozaraztea» dira zirkuitu ibiltari honen helburu nagusiak.

Azpeitira datorren asteazkenean, hilaren 28an, iritsiko da Laburbiraren edizio berria. 21:00etan izango da, Sanagustin kulturgunean hain zuzen. Zortzi film laburrak «elkarren arras desberdinak dira; umorea, intriga, kritika, gure historiari begirada, kulturaren eta hizkun- tzaren transmisioari keinua dira, besteak beste», azaldu dute Kulturaz Kooperatibako kideek .

Euskal Herriko puntu desberdinetako zuzendariak edo lan taldeak daude filma hauen atzean. Bat ordea, azpeitiar eta zestoar bikote batenak dira. 'Zulo' izenburuarekin, Amancay Gaztañaga (Guayaquil-Ecuador, Zestoa, 1980)eta Erika Olaizola ( Azpeitia, 1989) dira protagonistak.

Erika eta Amancay 'Euli-giro' an-tzezlanak elkartu zituen. Ordutik Zuloren proiektuan aritu dira. Hau da beraien lehenengo film laburra zuzendari eta gidoilari moduan.

Denok gara ezberdinak, denok ditugu beldurrak, ezintasunak, mugak... baina adorea? Denok al daukagu adorea? Istorio honetako bi protagonistak maite dira eta maitasun hori elkarrekin bizitzea hautatu dute. Hamalau minutu irauten du 'Zulo' laburmetraiak eta berak itxiko du saioa.

Landetxe batean asteburua

Laburbirako ikusleen artean lehiaketa antolatu da. Landetxe batean bi lagunentzako bi gaueko egonaldia zozkatuko da. Parte hartzeko www.kameratoia.eus webgunean sartu eta 'Laburbira 2018 ikusleen-tzako lehiaketa' atalean sartu behar da, eta galdetegia erantzun, emanaldiaren ondoren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos