Euskararen aldeko jaia txoko guztietan

Trikitilari, bertsolari, jolas eta pintxoen bidez euskararen aldeko mezua zabaldu zen Elkargunean./
Trikitilari, bertsolari, jolas eta pintxoen bidez euskararen aldeko mezua zabaldu zen Elkargunean.

Herriko Ikastetxeetan Euskararen eta ikastolaren aldeko aldarria egin zuten. Bestalde, Elkar-ekin taldeak festa antolatu zuen arratsaldean Euskararen aldeko mezua zabaltzeko

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Abenduaren 3a, Xabierko Frantzisko Deunaren Eguna, Ikastolaren eta Euskararen Eguna, igandea da aurtengoan. Hori dela eta, herriko ikastetxeetan atzo izan zituzten ospakizunak. Goizean goizetik prest ziren ikasleak festa egunari ekiteko. Azpeitiko Ikastola Ikasberrin esaterako, Euskararen aldeko pregoia irakurri zuten bertako bi ikaslek festa programazioari ekin aurretik. ‘Argitxo’ txikiak adi-adi egon ziren. Ondoren, ohitura bihurtu den bezala, Mari Domingi iritsi zen Ikastolara. Egun osoko festa egitaraua izan zuten. Iraurgi Ikastetxean ere, egitarau oparoa zuten aurretik. Hasi txikienetik eta Batxilergora bitarteko ikasleek mota guztietako ekintzak izan zituzten. Berdina gertatu zen Karmelo Etxegarai Azpeitiko Ikastolan ere.

Elkargunean aldiz, arratsaldean hasi zen euskararen aldeko festa eta jende ugari gerturatu zen.

.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos