Euskal Kopatik kanpo geratu da Añares eta Sammic-ek galdu egin du Oviedon

AZPEITIA.

Añaresek 65-52 galdu zuen igandean Ibaizabalen aurka Galdakaon jokatutako partidan. Ibaizabal, beraz, Euskal Koparen azken faserako sailkatu da. Añares ondo hasi zen, 7-5 aurreratuz, baina, berehala Ibaizabalen defentsa nagusitu zen atsedenaldira 35-22 iritsiz. Bigarren zatian azpeitiarrak saiatu ziren, markagailuan hurbildu ere bai. Bazirudien partida amaiera estua izango zela, baina, azkenean, Ibaizabal 65-52 nagusitu zen. Kantxan markagailuan baino alde gutxiago egon zen. Azpimarratzekoak izan zen Maite Merketegi, Alazne Lizundia eta Ana Ugarte gazteen lana.

Itxura ona Sammic-ek

Bestetik, larunbatean Sammic Hosteleriak 75-68 galdu zuen Oviedon, bertako taldearen aurka jokatu zuen lagunarteko partidan. Azpeitiarrek lehen zati kaskarra egin zuten, eta ederki ordaindu zuten gero. Bigarren zatiko bi laurdenetan, ordea, Lolo Encinasen mutilek lana fin egin zuten; amore eman gabe eta 16 puntuz galtzen egotetik partida berdintzeko baloia izatera pasatu ziren. Buruan ACB ligan duen Oviedoren aurka galdu egin zen, baina itxura ona emanda.

Fotos

Vídeos