Euskal Herriko txapela ere, etxera

Pilotariak, Ilunpeko gainerako kideak eta udal arduradunak, alde batetik. Pilotariak, herritarrak agurtzen (goian) eta bandako kideak, Jon Ibartzabal tartean, eskubian.
Pilotariak, Ilunpeko gainerako kideak eta udal arduradunak, alde batetik. Pilotariak, herritarrak agurtzen (goian) eta bandako kideak, Jon Ibartzabal tartean, eskubian. / E.A.

Udalak harrera egin zien txapeldunei atzo eguerdian eta esker oneko hitzak izan zituzten hauek gerturatutakoentzat

ELI AIZPURUAZPEITIA.

Ilunpeko pilotariak 3-0 nagusitu ziren ostiral iluntzean Usansoloren kontrako finalean, Larrabetzun. Kadeteetan 22-20, jubeniletan 22-6 eta seniorretan 22-16 izan ziren emaitzak.

Horrenbestez hirugarren aldiz irabazi du Azpeitiak Euskal Herriko txapelketa. Ez da denbora asko pilotariak udaletxeko balkoitik herriari Gipuzkoako Herriartekoan lortutako txapelak eskaini zizkietela eta oraingoan, berriro ere txapeldun, ohiturari jarraitu diete.

Udal Musika Bandaren konpainian, kalejiran, iritsi ziren plazara protagonistak. Behin han, udaletxera igo eta kanpoan zituzten ehunka herritar eskertzera atera ziren balkoira. Beste behin, taldean 'speaker' lanak egitera ohituta dagoen Josu Uzkudunek hartu zuen hitza. Honek esker oneko hitzak izan ziten «finala ikustera gerturatu ziren guztientzat». Izan ere, bere esanetan, «ez zen finala jokatzeko ez egunik eta ez ordurik onena, hala ere, autobus ugari gerturatu zen eta frontoia bete genuen, giro ezin hobea sortuz».

Amaitzeko, babesle eta lagun-tzaile denak, Udala eta musika bandako kideak eskertu zituen, batez ere, bertako kide den Jon Ibartzabal ekarri zuen gogora, «frontoian bere tronpetarekin sortzen duen giroagatik. Badaki eta noiz eta zer jo behar duen eta noiz isildu», esan zuen.

Asteartean Frontoi Txikin izango diren pilota finalak ekarri zituen ondoren gogora eta gonbidapena luzatu zien herritarrei partidak ikustera joateko alde batetik, eta Ilunpera gerturatzeko, bestetik. «Irailean hasiko dugu denboraldia eta herritarrei, gurasoei eta umeei dei egiten diegu Ilunpera eta frontoira agertzeko».

«Dena ematen jarraituko dugu baina hemen denetan garrantzi-tsuena, nahiz eta txapelik ez lortu, Azpeitiko pilotaren inguruan sortzen ari den giroari eustea da eta ea denen artean su honi gogor eusten diogun», amaitu zuen, denei festak ondo pasatzeko opatzearekin batera.

Fotos

Vídeos