Euskal Herriko III. SagardoTxapelketa Herrikoiaren finala Azpeitian izango da

Antolatzaileak eta Udaleko ordezkariak, aurkezpenean. / E.A.

Datorren zapatuan egingo da eta 12 sagardo izango dira lehian. Nahi duten heritarrek eman dezakete izena

DVAZPEITIA.

Azpeitiak berriro hartuko du Euskal Herriko Sagardo Herrikoiaren txapelketa. Hirugarren edizioa izango da oraingoa. Estreinakoa egin zen herrian aurrenekoz. «Gure herriak sagardoarekin duen lotura estua da eta ez da momentuko gauza bat. Sagardo munduarekin harreman iraunkorra dugu», azaldu du Eneko Etxeberria alkateak. Aste honetan bertan aurkeztu dute txapelketa eta bertan izan da Ane Lazkano, herriko sagardogileen elkarteko kidearekin eta Joseba Olazabal, ISB-ko ordezkariarekin batera, Olatz Mitxelena Gipuzkoako Sagardo Elkarteko kidea.

Berak azaldu zituen txapelketaren nondik norakoak. Azoka plaza berrituan izango da finala. Azpeitira ekarri nahi izan dute, batetik «Azpeitiarekin daukagun harreman ona segitzeko eta horrelako txapelketa batek eskatzen duen antolakuntza eta azpiegituran ezinbesteko ekipoa bilatu dugulako azpeitiarren artean eta horrelako final bat honela antolatzeak lasaitasun eta segurtasun handia ematen du, kontutan hartuta espazio berria izango dugula, ezin hobea», esan zuen Azoka plaza berria goraipatuz.

Zortzietan hasita

Datorren zapatuan, hilaren 30ean, jokatuko den finala 20:00etan hasiko da. Txartelak salduta daude ia denak baina «bizi-bizi» ibiliz gero, oraindik ere Añota, Beloki harategia, Mendizabalen edo Pastorkuan galde daiteke, edo 943336811 telefonora deitu (Gipuzkoako Sagardo elkartea). Txartelak 32 eurotan salduko dira. Beraz, sagardoa gustuko dutenek, lagun artean afaldu eta epaimahaikide bihurtuko dira. Menua bertako produktuekin osatutakoa izango da.

Sistema hobetuta

Duela bi urte dena egun berean izan zen, bai kanporaketak baita azkeneko sailkapena ere. Sistema hobetu dute oraingoan. Aurrez lau finalaurreko izan dira (Ordizian, Andoainen, Zarautzen eta Oiartzunen), eta bertan sailkatu diren bakoitzeko lehen bi lote onenak eta puntuazioz hoberen izan diren lauak finalean dastatu ahal izango dira, beraz, 12 sagardo izango dira probatzeko eta «guztiak aldi berean dastatu ahal izango dira baina mahai desberdinetan».

Petritegi sagardotegiak jantzi zuen sagardo onenaren txapela Azpeitiko lehen saioan. Iaz, berriz, Akarregi izan zen irabazlea.

Fotos

Vídeos