Euskal Herriko Herriarteko finala jokatuko du Azpeitiak bihar, Larrabetzun

AZPEITIA.

Bihar, uztailak 21, Azpeitiak Euskal Herriko herriarteko esku pilota txapelketako finala jokatuko du Usansoloren aurka. Larrabetzuko pilotalekuan da hitzordua, 19:00etan. Azpeitiak Gasteiz kanporatu zuen final aurrekoan eta Usansolok Donezteberi irabazi zion ezustean.

Zaletuei partidak ikustera joatea errazteko helburuarekin, sarrera doan izango da eta gainera, doako autobusak antolatu dituzte Azpeitiko Udalak eta Ilunpek. 17:30ean abiatuko dira anbulatorioko geltokitik eta pilota partidak amaitzean itzuliko dira. Interesatuek, bihar, ostirala baino lehen izena eman behar dute. Horretarako, ilunpeelkartea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar da, izen-abizenak, kontakturako telefonoa eta autobus zerbitzua erabiliko duten lagun kopurua zehaztuz, edo Korrale eta Mugari tabernetan jarri den izen-emate orria bete.

Euskal Herriko txapela eskuratzeko bultzada «inoiz baino garrantzitsuagoa» izango dela azaldu du Ilunpek. Horregatik,pilotazale guztiei Larrabetzura joateko deialdia luzatu nahi die.

Fotos

Vídeos