500 euroko hiru erosketa bono zozkatuko dira, Azpeitiko saltokietan

DV AZPEITIA.

Urtarrilaren 5era bitartean, iaz bezala, Errege zozketan parte hartzeko zenbakiak banatuko dira Azpeitiko hainbat dendatan. Udalaren ekimenez, 500 euroko hiru erosketa bono zozkatuko dira, Azpeitiko saltokietan erosketak egiten dituztenen artean: «Herriko merkatari-tza sustatzeko egiten ditugun ekimenen artean, beste bat da iaz abian jarritako Errege zozketa. Gabon garaian ere bertan erosteko eta bertako merkataritza bultzatzeko gure aletxoa jarri nahi dugu», azaldu du Agustin Lizarralde Merkataritza eta ekonomia zinegotziak.

Urtarrilaren 5a bitartean zozketarekin bat egin nahi izan duten herriko dendetan zenbakidun boletoak banatuko zaizkie bezeroei. Zozketa urtarrilaren 5ean egingo dute, Erregeen etorreran.

Hiru zenbaki saritu izango dira, eta bakoitzak 500 euroko erosketa txartela jasoko du Azpeitiko dendetan gastatzeko. Irabazleek urtarrilaren 31ra arte izango dute Udalarekin edo Bertan Merkataritza Elkartearekin harremanetan jartzeko. Data horretarako zenbaki saridunak agertuko ez balira, ordezko zenbakiek izango dute erosketa bonoa eskura-tzeko aukera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos