'ETAren armagabetzearen ondoren, presoekin zer?' hitzaldia izango da bihar, Sanagustin kulturgunean

Sarek antolatuta, Enekoitz Esnaola eta Anaiz Funosas izango dira hizlariak, 19:00etan

AZPEITIA.

Enekoitz Esnaola kazetari azpeitiarrak eta Anaiz Funosas, Bake Bideako presidenteak 'ETAren armagabetzearen ondoren, presoekin zer?' hitzaldia eskainiko dute bihar, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.

Enekoitz Esnaolak aurkeztu berri du 'Luhuso: ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna' liburua, eta Anaiz Funosas bakegileak bertatik bertara bizi izan zuen armagabetze prozesua. Prozesu horren nondik norakoak azalduko dituzte, baina bereziki ETAren armagabetzearen ondorengo kontestuan presoen arloan egin daitezkeen urratsen inguruan arituko dira hizketan.

Hitzaldi hau urtarrilaren 13ko Bilboko manifestazio erraldoia girotzeko ekimenen barruan antolatu du Sarek, eta hitzaldira eta Bilbora joatera gonbidatu nahi ditu herritar guztiak.

Autobuserako izen-emateak jarrita daude Niza, Urola Expres eta Orkatz tabernetan eta autobusak 16:00etan aterako dira anbulatorio aurretik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos