Erremonte txapelketako finala jokatuko da gaur Izarraitz pilotalekuan

DV AZPEITIA.

Egunotan Izarraitz frontoian jokatzen ari den Azpeitiko Erremonte Txapelketako finala jokatuko da gaur. 18:30ean hasiko da jaialdia eta estreinako Matxin IIIak eta Zubirik Auterga eta Agirrezabalaren auka jokatuko dute.

Txapelketako hirugarren postua izango da lehian. Honen ostean, finala jokatuko da. Etxeberria IV.a eta Endika, Ezkurra II.a eta Ionen aurka neurtuko dira final handian.

Sarrera bi euro da eta Izarraitz frontoira gerturatzen diren guztien artean i-pad bat ere zozkatuko da.

Udaletik eta Oriamendi pilotarien enpresatik jarraitzaileak animatu nahi dituzte partidak ikustera gerturatu daitezen eta bide batez, erremonteari bultzadatzo bat eman diezaieten.

Fotos

Vídeos