Eromen produkzioaken 'Hysteria' lanak jaso du Antzerki Topaketetako Ikusleen saria

600 euro jasoko ditu Zestoako taldeak. Udalak topaketen balorazio «oso positiboa» egin du

AZPEITIA.

Pasa den asteburuan amaitu ziren XXXV. Euskal Antzerki Topaketak, Maurizia dantza emanaldiarekin. Euskaraz egin ohi diren topaketa bakar hauek amaituta, balorazioa egiteaz gain ikusleen saria zein den jakitera eman du Udalak. Zestoako Eromen produkzioak taldearen 'Hysteri'a lanak jaso du Ikusleen saria. Taldeak 600 euroko diru saria jasoko du. San Tomas egunean izango da sari banaketa.

Topaketen balorazioari dagokionez, «oso positiboa» izan dela dio Udalak. 200-300 lagun izan da batez beste obra bakoitzean, eta hori «eskertu» egin du Josu Labaka Kultura batzordeburuak.

Azken Topaketa hauetan, 22 antzezlan ikusi ahal izan dira guztira , haurrei, gazteei eta helduei zuzendutakoak. Eskola antzerkiak ere izan du bere lekua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos