Eneko Sagardoy aktoreak aurkeztuko du gaur 'Handia', Soreasun (21:30)

DV AZPEITIA.

'Handia' filma ikusteko aukera izango da gaur, zapatua, Azpeitian. Filma ikusteaz gainera, bertako aktore Eneko Sagardoy ere Soreasun izango da.

Aktore berri onenaren saria jaso du Sagardoyk. Horri buruz, Goya sariei buruz eta filmari buruz hitz egingo dugu gaurko saio berezian. 21:30ean, solasaldia egingo dugu gonbidatuarekin eta, 22:00etan, filma ikusteko aukera izango dute gerturatutakoek. Amaitzean, ikus-entzuleek Sagardoyri galderak egin ahal izango dizkiote.

2017ko urrian estreinatu zen 'Handia' eta Azpeitian izan zen estreinaldiko asteburu bertan. Ikus-entzuleek bikain erantzun zioten filmari. Jon Garaño zuzendaria eta Iñigo Aranburu aktorea izan ziren orduan zuzenean filmaren berri ematen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos