Eman daiteke izena Ikasberri Kirol elkarteak antolatutako Kros Mistoan

Bikoteak sprintean iazko Kros Mistoan./E.A.
Bikoteak sprintean iazko Kros Mistoan. / E.A.

Zortzigarren edizioa beteko du aurten probak eta urriko azken zapatuan izango da, 18:30ean hasita

ELI AIZPURUAZPEITIA.

Azpeitiko Herriarteko Kros Mistoa gero eta gertuago dago. Urriko azken zapatuan izango da, hilaren 28an. 18:30ean abiatuko da proba plazatik. Helmuga ere bertan kokatuko da. Iazko ibilbide bera izango du lasterketak (6,2 kilometro).

Urtero egin ohi den bezala, euskal selekzioen aldeko aldarria izango da kros mistoa. Irteera puntuan parte-hartzaile guztiekin argazkia aterako dute. Lasterketari dagokionez, 14 urtetik gorako bikoteek hartu ahal izango dute parte, beti ere gurasoen baimena izan beharko dute adin txikikoek. Bestalde, 16:30etik 19:30era, 4 eta 8 urte arteko umeen-tzako ludoteka zerbitzua egongo da helduen eta bikoteen parte-hartzea sustatzeko.

Urola Kostako II. Txapelketa

Internetez ez ezik (herrikrossa.eus atarian), Azpeitian (Aitzaki Kirolaken, Santi Lazkanon eta Mugin), Azkoitian (PB Sporten) eta Zarautzen ere (Helmugan) eman daiteke Azpeitiko kroserako izena, 20 euro ordainduta. Egunean bertan ere izango da apuntatzeko modua, plazan, 30 euroren truke.

Urola Kostako Kros Mistoen II. Txapelketako lehen proba izango da Azpeitikoa. Iaz martxan jarritako egitasmoak berrikuntza nagusi bat izango du arten. Izan ere, Ezkioko lasterketa batu zaie aurten Azpeitikoari, Errezilgoari eta Zarauzkoari. Lau probek osatuko dute, beraz, liga moduan jokatuko den txapelketa. Ezkiokoa mendi lasterketa izango da, 5,8 kilometrokoa.

Azpeitian hasiko da Txapelketa, urriaren 28an, Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako Herriarteko VIII. Kros Mistoarekin. Errezilgo III. Kros Mistoa azaroaren 19an izango da, azaroaren 25ean Ezkioko I. Mendi Lasterketa Mistoa, eta abenduaren 3an azkena eta beteranoena, Zarauzko XXXIX. Kros Mistoa.

Kostaldeko herriko lasterketaren amaieran banatuko dituzte txapelketaren sariak. Txapelketan puntua-tzeko, gutxienez lautik hiru probatan parte hartu beharko dute bikoteek eta bikoteak berdina izan behar du hiru lasterketetan. Lesioengatik -eta mediku-agiria aurkeztuta- bakarrik onartuko dira aldaketak eta bost minutuko penalizazioa ezarriko zaio bikoteari. Hiru lasterketetan egindako denboren baturarekin erabakiko da txapelketaren sailkapena.

Fotos

Vídeos