Emakumeen Master Cup Lehen Mailako finala jokatuko du Maite Iriartek

DV AZPEITIA.

Emakume Master Cup lau eta erdiko txapelketaren finalaurrekoak jokatu dituzte Berrizen asteburuan. Lehen Mailako txapelketan, bi azpeitiar izan ziren aurrez aurre, Maite Iriarte eta Oihana Orbegozo. Partida irabazita, Iriartek lortu zuen txapela jokatu ahal izateko txartela. Beraz, azpeitiarra abenduaren 6an Sopelan jokatuko den finalean izango da.

Azkoitiar bat, Eneritz Arrieta, izango du aurrez aurre Maite Iriartek final horretan. Arrietak Iratxe Ibarrari irabazi zion finalaurrekoa. Elite mailako finala, berriz, Maider Mendizabalek eta Leire Etxanizek jokatuko dute. Maila honetan ere abenduaaren 6an neurtuko dira, Sopelan (Bizkaia).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos