Emakume Master Cup txapelketako finalean izango da gaur Maite Iriarte azpeitiarra

Lehen mailako partida jokatuko du Eneritz Arrieta azkoitiarraren kontra, Sopelako frontoian

AZPEITIA.

Gaur, asteazkena, Lau eta erdiko Emakume Master Cup Txapelketaren finalak jokatuko dira Sopelan: Elite mailakoa eta Lehen mailakoa. Lehen mailako finalean azpeitiar bat izango da, Maite Iriarte hain zuzen ere. Aurrean izango du Eneritz Arrieta azkoitiarra.

Elite mailan aldiz, Leire Etxaniz etxebarritarra eta Maider Mendizabal anoetarra izango dira aurrez aurre. ETB zuzenean eskainiko ditu bi finalak eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Lehen mailako finalaurreko lehen kanporaketan, Iriarte Oihana Orbegozo herrikidearekin neurtu zen(18-12). Iriarteren ekina eta sufritzeko gaitasuna nabarmen azaldu ziren partidan zehar.

Arrietak, aldiz, txapelketa guztian erakutsi duen nagusitasuna azaldu zuen eta 18-2 irabazi zion Iratxe Ibarrari (Markina, Bizkaia). Beraz, azpeitiar baten eta azkoitiar baten arteko dematik aterako da maila honetako txapelduna.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos