Elsenaar alpinistak 'Hodeien iruleak' solasaldia eskainiko du gaur Mendi Astearen baitan

AZPEITIA.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, Mendi Astearen baitako programazioa aurrera doa. Ihintza Elsenaar alpinistak 'Hodeien iruleak' solasaldia eskainiko du, 21:00etatik aurrera.

Emakume alpinista gutxi dira Euskal Herrian eta horietako bat da Elsenaar lasturtarra. Urteak daramatza Pirinioetan eta Alpeetan eskalatzen, eta bizitako esperientziak izango ditu hizpide, besteak beste.

Bihar izango da azken solasaldia. Joxe Ramon Agirre Marronek eskainiko du ' Naturaren hitzak. Zelanda berria' izenburupean. Saioa 21:00etan hasiko da, Lagun Onak mendi bazkunaren egoitzan.

Mendi Asteari bukaera urteko batzar nagusiarekin emango dio Lagun Onakek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos