'Ekain eta Ekainkeriak' estreinaldiaz gozatzeko aukera, gaur, Soreasun

Ekain Ibarguren 'Ekaintxo' pailazo azpeitiarra. / KULTURAZ
Ekain Ibarguren 'Ekaintxo' pailazo azpeitiarra. / KULTURAZ

Ekaintxo pailazoak sortutako ikuskizuna da, Udalak eskainitako Sormen bekaren bidez, «gazte zein helduei» zuzenduta

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Ez da ez geldirik egoten den horietakoa Ekain Ibarguren azpeitiar pailazo eta aktore ezaguna. ETB3ko '3zpa4' saioko protagonistetako bat izateaz gainera , duela bi urtez geroztik Loreren pertsonaia hezurmamitzen du 'Pirritx, Porrotx eta Marimotots' pailazo ezagunen Katxiporreta faktoriaren 'Pupu eta Lore: Haizearen herrira' ikuskizunean. 'Gure Zirkua' proiektuan ere murgilduta dabil eta orain, 'Ekain eta Ekainkeriak' lana aurkeztuko du Soreasu antzokian.

Azpeitiko Udalak eman ohi duen Sormen Beken bidez landu du proiektua pailazo azpeitiarrak eta estreinako saioa izango da gaurkoa. «Haur, gazte zein helduentzako» ikuskizuna dela nabarmendu dute kulturaz kooperatibako kideek eta «umorea eta magia» uztartuko ditu. 17:00etan hasiko da saioa. Sarrerak 5 euro balio du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos