Ehazeren V. Antzerki Eskolen Egunarekin hasiko da egitaraua

Bosgarrenez, Ehazek, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak antolatuta eta Metrokoadroka Taldearen eskutik antzerki ikerkuntza tailerrak eskainiko dituzte goiz osoan, plazan, azaroaren 1ean. Bestalde,'Pertsonaien iraultza' kale antzerkia izango da ikusgai, Antzokitik at! taldearen eskutik. Amaitzeko, ogitartekoak eskainiko dituzte Sanagustin kulturgunean.

Gaztetxoei eskainiko tarteak izango du jarraipenik. Izan ere, azaroaren 13, 14, 15 eta 16an, eskola edo gaztetxoei zuzendutako antzerkiaz gozatzeko aukera izango da, haurrei ere taula gainera igotzeko aukera emanez. Parte hartuko duten ikastetxe desberdinen artean -11:00etan eta 15:30ean izango dira saioak- herriko ikasleak ere ariko dira. Esaterako, Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek 'Oroitzapenak' taularatuko dute. Karmelo Etxegarai Azpeitiko Ikastolako ikasleek aldiz, azken urteetan ez bezala, parte hartuko dute baita ere, azaroaren 15ean.

Fotos

Vídeos