EAJk Azpeitian 110 beteko dituela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte

AZPEITIA.

Eusko Alderdi Jeltzaleak 1907ko abenduaren 1ean ireki zuen Batzokia Azpeitian, eta beraz, aurten 110 urte beteko ditu. Urtemuga hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Honela, abenduaren 1ean, ostiralean, 19:00etan, 'Aberria biho-tzean. Azpeitiko EAJren 100 urtetik gorako ibilia' liburuaren aurkezpen-hitzaldia izango da Batzokian. Pello Elorza alderdikideak idatzi du liburua. Larun- batean, aldiz, 12:00etan, 'Eusko Alderdi Jeltzaleak 110 urte Azpeitian' erakusketaren irekitze-ekitaldia egingo da, eta alderdikide zaharrenei lore-sorta bana emango zaie. Erakusketa hori, Udalak Foru ibilbidea kalean duen erakusketa aretoan ikusi ahal izango da, abenduaren 1etik 8ra, biak barne, arratsaldeko seietatik zor-tzietara. Zapatuan bertan, ekitaldi horren ondoren, bazkaria izango da Batzokian. Izenak ahalik azkarren eman behar dituzte parte hartu nahi dutenek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos