Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Enekora taldeko kideak. ENEKORA
Disko berria aurkeztuko du bihar Soreasun Enekora taldeak

Disko berria aurkeztuko du bihar Soreasun Enekora taldeak

'Maitatzea nahiago' lana amaitu berri dute eta Azpeitian da estreinaldia, 20:00etan. Sarrerak 7 euro balio du

DV

AZPEITIA.

Jueves, 26 de octubre 2017, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Enekora taldeak disko berria estreinatuko du bihar, ostirala. Soreasun antzokian izango da, 20:00etan. Sarrerak 7 euro balio du eta aurrez eros daiteke Sanagustin kulturgunean edo kulturaz.eus web orriaren bitartez.

«Tradiziotik gaur egunera eta Afrikatik munduko leku ezberdinetara», salto egiten du taldeak. 'Maitatzea nahiago' izenburua ipini diote disko berriari «gure zen-tzuak pizteko asmoz», azaldu dute. Taldearen eboluzioa nabaria da azken lan honetan, «erritmo dinamiko eta energikoagoetan» murgildu direla azaldu dute taldekideek. «Maitasuna, konfidantza, eskertza, gozamena...», lantzen ditu Eneko Larrañagak bere kantetan. Euskara, gaztelania eta Afrikako hizkuntza ezberdinetan abesten dute, munduko kultur aniztasunaren islada gisa. Eskaintzen duten ikus-entzunezkoan melodia goxo, erritmo indartsu, dantza, proiekzioak... aurki ditzakegu, eta nola ez, kora. Afrikako harpa hau da Enekorak proposatzen duen bidaiaren abiapuntua da.

Zestoako taldea da Enekora eta tartean dago Andres Insua azpeitiarra (baxu-jotzailea). 'Kora Izpiak' izan zen beraien aurreneko lana, eta oraingoan aurkeztuko dutena da bigarrena, 'Maitatzea nahiago' izenekoa. Estudioan sartuta izan dira azken hilabeteetan, disko berria osatzen duten abestiak grabatzen. Azpeitian egingo dute, beraz, aurreneko agerraldia, bihar, Soreasun .

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios