Datorren ostiralean da ikasturteko azken Plazatarrak

AZPEITIA.

Datorren ostiralean, maiatzak 18, burutuko da ikasturteko azken plazatarrak egitasmoa. Arratsaldeko 17.30etik 19.30era bitartean izango da Urrestillara bizikletaz joango dira. HH5 eta LH6ra bitarteko haur eta beren gurasoei zuzendutako ekintza izango da eta, ohi bezala, ezinbestekoa izango da 4 umeko arduradun batek gutxienez izena ematea eta ekintzan parte hartzea.

Izena emateko azken eguna maiatzaren 16a, asteazkena, izango da eta Gazte Informazio Bulegoan (943 15 7160 edo gib@azpeitia.eus) edo Ludoteketan eman daiteke. Euria egingo balu, ekintza bertan behera geratuko litzateke.

Zazpigarrena

Gazteria sailak eta ludotekek sustatutako egitasmoa da Plazatarrak eta gaztetxoei eta horien gurasoei elkarrekin aisiaz eta herriaz gozatzeko aukera eskaintzea da helburua. Ekintza ugari antolatu dituzte ikasturtean zehar, hala nola baserrira irteerak, sukaldaritza saioak edota jolas kooperatiboak. Aurtengo ikasturtean dozenaka haurrek eta gurasok hartu dute parte antolatutako ekintzetan. Hori dela eta, «balorazio positiboa» egiten dute Plazatarrak egitasmoaren sustatzaileek, izan ere, «parte hartze zabala izan dute eta ekintzak egoki baloratu dira. Zazpigarren Plazatarrak izango da ikasturteari amaiera emango diona.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos