Datorren astean hasiko dira Ilunpe Pilota Elkarteko entrenamenduak

E.A. AZPEITIA.

Ilunpe Pilota Elkartea denboraldi berriari hasiera ematera doa. Izen-emate egunak amaituta, apuntatutako pilotari kopurua eta hauen beharrak aztertu dituzte klubeko ordezkariek. Horrela, entrena-tzaile eta pilotariei hobekien egoki-tzen zaien egutegia prestatu dute.

Benjamin mailako haurrek, 2008-2009 urteetan jaiotakoek, hiru egun izango dituzte aukeran entrenamendua egin ahal izateko: asteartea, asteazkena edo osteguna. Pilotari bakoitzak aukeratu beharko du hiru egun posible hauetatik hobekien dagokiona, soilik bat. Aukeratutako eguna edozein delarik ere, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara izango dute hitzordua.

Alebin mailari dagokionean, 2006-2007 ureetan jaiotakoei alegia, asteartea eta osteguna izango dira egun posibleak. Kasu honetan ere, pilotariak aukeratu ahal izango du bi egunetako bat. Bai asteartetako entrenamendua eta bai ostegunetakoa ere, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara izango da. Infantil mailan, 2004-2005 urteetan jaiotakoak, entrenamendua bakarra izango da, astelehenetan arratsaldeko 18:00etan hasita. Beraz, maila honetako pilotari guztiek batera egingo dituzte saioak.

Kadeteek, 2002-2003 urteetakoek, asteazkenetan 18:00etan izango dute hitzordua eta Jubenil mailako pilotariek (2000-2001 urteetan jaiotakoak) egun berean 19:00etan hasita.

Bestalde, aurre-benjamin mailako pilotariek, 2009-2010 urteetan jaiotakoak, hasiera batean hileko azken larunbatetan izango dute entrenamendua, goizeko 10:00etan hasita. Edozein kasutan, ez da bazter-tzen aurrerago larunbatero entrenamenduak egin ahal izatea.

Datorren astean egingo diren lehen entrenamenduei begira, pilotari bakoitzak bere mailari dagokion entrenamendu orduan Frontoi-Txikira agertu beharko du. Egun ezberdinen artean aukeratzeko modua dagoen mailetako pilotariek, benjamin eta alebin mailetan hain zuzen ere, zuzenean hobekien datorkion egunean azaldu ahal izango dute.

Herriko pilotaleku desberdinak, Izarraitz, Betharram edo Frontoi-Txiki erabiliko dira entrenamenduetarako. Pilotalekuen erabilgarritasunaren eta pilotari kopuruaren arabera, entrenatzaileek zehaztuko dituzte pilotalekuak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos