Danborrak prest izango dira!

Elkarte desberdinetako emakumeak eta gizonak, beren zuzendariari adi Izarraitz frontoian egindako entseguan./
Elkarte desberdinetako emakumeak eta gizonak, beren zuzendariari adi Izarraitz frontoian egindako entseguan.

Hasi dira helduen danborradarako entseguak. Beste bi izango dituzte aurretik datorren astean

E.A. AZPEITIA.

Hasi da danbor hotsa Azpeitian. Gabonetako jaiak atzera utzi eta egun gutxi barru sansebastian jaietan murgilduta izango dira azpeitiarrak, beraz, atabalak astindu behar. Ostegun gauean egin zuten danborradan parte hartuko duten taldeek lehen entsegua, ohi bezala, Izarraitz frontoian. Jende ugari agertu zen baina inola ere ez zen izan egin ohi dituzten hiru entseguetatik azkenean ikus daitekeen haina danborjole. Izan ere ohikoena da danborradako helduen azken entseguan agertzea jende gehien pilotalekura. Hala, asteartean eta asteazkenean elkartuko dira berriro prestaketetako danborjotzaileak. Haurrek ere izango dituzte entseguak. Txikitxoak urtarrilaren 16, 17 eta 18an elkartuko dira, 16:00etatik 16:45etara bitartean, hilaren 20rako danborrak prest izateko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos