Candido Sasetak eta gudarosteak lekua dute Loiolan

Arantxa Saseta (gurpildun aulkia), Eneko Etxeberria eta Javier Buces (bizkarrez), dantzariei begira. / E.A.

AZPEITIA.

«Hemen sortu zen Eusko Gudarostea. 1936ko abuztuaren hasieran, Espainiako tropa faxisten altxamenduaren ostean, Loiolan bildu ziren orduko indar aber-tzaleak: euskal miliziak, EAE-ANV, EAJ, ELA-STV eta Euskal Nekazarien Baztarra eta Jagi-jagiko milizietako 1.300 lagun baino gehiago bildu ziren hemen, faxistei aurre eginez beren aberria defendatzeko. Gudarostearen buru izan zen Kandido Saseta. Hark gidatuta, aberria, askatasuna, demokrazia eta justizia soziala lortzea helburu, herritar xumeak eraso faxistaren aurrean erakutsitako erresistentziak egin zuen posible garena izatea. Herritar hauek izen zirelako gara. Ez ditzagun inoiz ahaztu», hitz hauekin gogoratuko da aurrerantzean Loiolan, bertan sortutako Eusko Gudarostearen buru izan zena, Candido Saseta komandantea, hain zuzen ere. Bere omenez, 80 urte beranduago, monolito bat dago Loiolan, atzotik. Aurretik Eusko Gudarostearen omenez ipini zen, iaz.

Ekitaldian izan ziren Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria, Hondarribiko Memoria Berreskuratzen taldeko kideak eta Sasetaren iloba, Arantxa Saseta, besteak beste.

Azpeitiko Udalak, Aranzadi Zien-tzia Elkartearekin elkarlanean, Eusko Gudarostearen inguruko liburua kaleratu du, Javier Buces ikerlari eta historialariaren eskutik. Ehundik gora lagun gerturatu ziren Loiolara, aurkezpen ekitaldira. Igor Elortza bertsolariak eta Eñaut Elorrieta abeslariak ere hartu zuten parte omenaldian.

Fotos

Vídeos