«Bildu dugun borondatea saretzen eta bideratzen asmatu nahi dugu»

Lau lagunen artean sortutako mugimendua indarra hartzen ari da. /  E.A.
Lau lagunen artean sortutako mugimendua indarra hartzen ari da. / E.A.

Leire Ceciaga , Aritz Orbegozo, Julen Esteban eta Pablo Dominguez Marea Urdina

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Azkenaldian, Marea Urdinarekin bat eginez herritar ugari agertu da komunikabideetan, baina, zer da Marea Urdina? Azpeitian eta Azkoitian sortu den ekimen berezia da, Gipuzkoa osora zabaldu dena. Autismoa duten pertsonen gizarteratzearen aldeko egitasmoa da, gizartea gai honen inguruan sentsibilizatzeko. Horretarako Gipuzkoako kosta asteburu batean igeritan erreleboka zeharkatuko dute, Saturraranetik Hondarribira (63 km). Lau lagunen artean sortutako mugimendua indar hartzen ari da, olatua handitzen doa. Autismoa gertutik bizi dute eta igeria gizarte inklusiboago baten nahiarekin elkartu ere. Lan da lan aritzeaz aparte, ez dute ahaztu kirol erronka dutela aurretik igerilari hauek. Asko atera eta ateratzen jarraitzen dute esperien-tzia honetatik Leirek, Aritzek, Julenek eta Pablok eta «bikaintasunera iristen den giza kalitatez eta balorez jantzita dauden pertsonen artean bizi garela», diote.

-Zergatik Marea Urdina izena?

-Marea hitzak parte hartu, hartzen eta hartuko duen jendetzagatik jarri genion eta urdina aldiz, autismoa duten pertsonei kolore bat aukera-tzeko esanez gero, urdina izan ohi delako beraien gogokoena.

-Nolatan elkartu zineten?

-Igeri mundutik gatoz laurok baina ez dugu ura soilik partekatzen. Txispa nola piztu zen zehazki ez dakigu, baina kontua da momentu batean gure zaletasuna eta gizarte inklusiboago baten aldarrikapenak bat egin zutela. Era batera edo bestera autismoa gertutik bizi dugun pertsonak gaude taldean batetik eta bestetik gu gertu bizi gaituzten herritarrak.

-Zer da hilabete hauetan guztietan egin duzuena? Eta, aurrera begira zer asmo dituzue?

-Marea Urdina sortu genuenetik hiru arlo jorratu ditugu eta datozen hilabeteetan ildo berdinean jarraituko dugu. Arloetako bat ekonomikoa izango litzateke, garrantzitsua dudarik gabe baina azken finean beste bi arlo giltzarrien sostengu erreminta besterik ez da. Beste bi arloak komunikazioa eta zeharkaldiaren arlo teknikoa dira. Asko laburtuz, arlo teknikoan zeharkaldi luzea eta popularrak loturik ditugu jada eta segurtasun plana, itsas kapitaniako baimenean eta itsas babeserako erabiliko dugun itsasontzi alokairuan ari gara lanean. Azkenik garrantzi-tsuen bihurtu den arloa aipatuko genuke, komunikazioa. Arlo honetan dugu dudarik gabe lan gehien eta horrela izatea nahi dugu. Gure helburua gizartearen sentsibilizazioa denez gure mezua zabaltzen ez dugu amore emango. Edozein elkarte, kirol talde, ekitaldi, ikastetxe, pertsona... guri babesa emateko eta lagun-tzeko prest agertzen bada ongietorria izango da. Gogoratu gurekin harremanetan jarri nahi duen pertsona orok, web orritik egin dezakeela. Guzti honekin lotuta, uztailera bitartean Marea Urdinak sorpresatxo ezberdinak eskaintzekotan da.

-Uztailean mugimendu honek guztiak gailurra joko du. Amaitutakoan zer?

-Bai, hala da. Uztailaren 8an mareak bere gailurra jotzea da asmoa. Egun horretan bukatuko du bere ibilbidea, kitto beraz. Esan dugun moduan, gurea sentsibilizazio ekimen bat da non fokoa gizarte eragileetan kokatzen duen. Eragile hauek hausnarrean jarri nahi ditugu, gizartearen aniztasunari behar den bezalako erantzuna ematen ote dioten hausnartzen zehazki (eragile moduan ulertuta enpresa, kooperatiba, kirol talde, kultur ekitaldi, musika eskola, gaztetxe, ateneo, guraso elkarte, antzerki talde, aisialdi elkarte edo dena delako). Marearen benetako arrakasta «amaitutakoan zer?» galderari norberak beretik erantzunda etorriko litzaiguke. Bakoitzak bere mundu txikitik eta irrifar handi batez. Guri dagokigunean, hasi gara hausnarrean Azkoiti edo Azpeiti inguruan eragin dezakegunaz.Bildu dugun borondate guzti hau saretzen eta bideratzen asmatu nahi dugu, umiltasunetik lanean hasi bailarako eragile ezberdinekin elkarlanean. Borondatea konpromiso bilakatu eta konpromisoa ekin-tza zehatzen plan batean irudikatu.

-Handia, benetan handia. Jende askori iritsi zaio gure mezua. Norberak marea beretzat hartu eta bere egitea zen gure asmoa hasiera hasieratik. Kirol erronka huts batetik haratago doan mugimendu bat sortu nahi genuela garbi genuen. Baina harrituta eta poz-pozik gaude jendearen erantzunaz. Eta segi dezala olatuak handitzen!

-Kanta bat ere baduzue...

-Bai, kantu zoragarria. Bihotzetik irten den kantua eta benetan emozioz beteriko grabaketa izan duena 2noisy Estudioan, Azpeitian. Olatz, Ander, Iñigo, Atxuia, Unai, Oroith Abesbatzako kideak, gure umeek eta beren lagunek egindakoa, benetan gurea sentitzen dugun kantua, halaxe baita. Gure web orritik deskargatu eta elkarbanatu dezakezue lasai (spotify-en ere baduzue), horretarako egin dugu, norbanakoarena eginez guztiongana zabaltzeko..

-Kontzientziazioaz aparte, entrenatu ere egin beharko. Zenbat lagun osatu zarete zeharkaldirako?

-Horretan ere ari gara. Guztira 80 bat igerilarik eman dute izena zeharkaldia egiteko eta etapen luzera ikusita ez dugu aurrikusten arazorik. Bi etapa ditugu luze xamarrak gerta daitekeenak (Orio-Donostia eta Pasaia-Hondarribia). Bi hauek osatzeko igerilari iaioak prest ditugu. Hala ere, benetako gakoak eguraldia eta bereziki itsasoaren egoera izango dira, hain justu, gure eskuetan ez dauden bakarrak.

-Hilabete hauetan bizipen bitxiak izan omen dituzue.

-Hainbat anekdota izan ditugu baina badugu bat oso polita eta hunkigarria izan dena. Zestoako Egoitzatik deitu ziguten Mare Urdina-ri babesa emateko argazki bat atera nahi zutela esanez eta han azaldu ginen gure egitasmoko banderarekin argazkia ateratzeko asmoz. Egoitzan ordea bestelako planak zituzten; alde batetik beraien 'kartel propioa' diseinatzen egon ziren aurreko astean, gure olatua marraztu zuten baina beraien izenak ipini zituzten olatuan, benetan polita. Hor ez zen gelditu kontua. Egun horretan bertan plazaratu genuen gure kantua eta behin lanean hasita, ez zuten denborarik galdu egia esan. Goizean zehar koreografia bat prestatu zuten eta gu iritsi ginenean... sorpresa! Gure kantua 'topera' ipinita egoi-tzako langile eta bizilagun guztiak koreografia dantzatzen hasi ziren 'saleroz' gainezka... hitzik ez sentitu genuena adierazteko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos