Bihar arte luzatu du Bakailao Txapelketan izena emateko epea Marea Arroxak

Iazko Bakailao txapelketako irudi bat. / E.A.

Norbanako bezala edota elkarte gisa eman daiteke izena 943 157 068 edo 688 893 732 telefono zenbakietara deituta

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Abuztuaren 1ean, saninazio bigarrenez, X. Bakailao txapelketa antolatu da plazan. Norbait bakailaoa prestatzeko lanetan trebea bada eta oraindik izena ez badu eman, badu horretarako aukera. Izan ere, Marea Arroxako antolatzaileek izena emateko epea luzatu dute. «Parte-hartzaileek azken egunetan egiten dute izen-ematea», adierazi dute festa herrikoien aldeko batzordekideek. Beraz, hilaren 29a arte, hau da bihar arte, eman daiteke izena oraindik txapelketan.

Norbanako bezala edota elkarte gisa eman daiteke izena 943 15 7 068 edo 688 893 732 telefono zenbakietara deituta. Izen-ematea doakoa da. Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte, izan ere, «edonork har dezake parte eta aukera polita da beste herritarrekin batera plazan sukaldatzeko. Parte hartzea mugatua izango da, eta 40 taldek hartuko dute parte gehienez.

Bestalde, Bakailao txapelketaren osteko bazkarirako sarrerak ere salgai daude Pastorkua, Jim Clark, Orkatz eta Sanagustin tabernetan.

Fotos

Vídeos