Beldur barik programak erronka berria luzatu die herriko gazteei

Ainara Larrañaga, Olatz Izagirre eta Leire Etxaniz aurtengo programaren aurkezpenean./E.A.
Ainara Larrañaga, Olatz Izagirre eta Leire Etxaniz aurtengo programaren aurkezpenean. / E.A.

Ikastetxeetan eta gaztelekuan luzatu dute deia eta taldeka, gelaka edo ikastetxeka har dezakete parte 12 eta 17 urtekoek jarrera sexistei aurre egiteko bideoak aurkeztu behar ditzute

ELI AIZPURUAZPEITIA.

Hezkuntzaren bidez gazteengan jarrera egokiak bultza-tzeko hezkidetza programak gara-tzen bederatzi urte daramatzate elkarlanean ikastetxeek eta Udalak. Gaur egun gazteen artean indarkeria sexistak duen eragina ikusita, iazko ikasturtean Beldur Barik programa abiatu zen Azpeitian. Lehen ikasturtean, Beldur barik jarrerak landu baziren ere, gutxitik progresiboki handituz doan lanketa da. Hala, aurten ere jarri da abian programa, erronka berriekin. Hala azaldu dute Ainara Larrañaga eta Leire Etxaniz zinegotziek eta Olatz Izagirre, Beldur Barik programako dinamizatzaileak.

Parekidetasun batzordeburu Leire Etxanizen esanetan «gazteen artean indarkeria sexista prebenitzea» da programaren helburua. «Indarkeria sexistaren jatorria gure gizarteko kultura matxistan dagoela ulertuta, ezinbestekotzat jotzen da kultura hori aldatu eta gizarteko balore eta sinesmenak aldatzea. Horretarako gazteen artean hausnarketa eta eztabaida prozesuak bultzatzen ditu programa honek».

Olatz Izagirre da lanketa honen dinamizatzailea. Aurtengoan, bideo lehiaketa antolatu dute. Lehiaketaren asmoa «gazteak banaka edo taldeka elkartu eta sormena eta teknologia berriak erabiliz ezberdintasun egoerei eta indarkeria sexistaren adierazpenei nola aurre egiten dieten» erakustea da ikus entzuneko formatua erabiliz. «Taldeka, gelaka, ikastetxeka...», nahi duten erara antolatzeko eta lanean hasteko proposamena luzatu du Izagirrek.

12 eta 26 urte bitarteko gazteek har dezakete parte, adinaren arabera, bi kategoriatan. Alde batetik 12 eta 17 urte bitartekoek, eta, bestetik, 18 eta 26 urte bitartekoek. Azpeitian, aurten lehen aldiz antolatu denez, estreinako kategorian jarri dituzte indarrak Ikastetxe eta gaztelekuaren bidez.

Bideogintza tailerra

Lehiaketara bideoak aurkeztu ahal izateko, hauek nola sortu eta editatu eta baita beldur barik jarrera zer den eta egiten diren bideoetan nola adierazi daitekeen ezagutzak izateko, urriko lehen astean, 4 orduko bideogintza tailerra eskainiko du aditu batek, Gaztelekuan.

Parte hartu nahi dutenek aste honen bukaera arte izango dute aukera izen emateko beldurbarikazpeitia@ gmail.com helbidera idatzi eta taldearen izena, taldekideen izen abizenak, jaiotze data, ikastetxea, maila, herria eta harremanetarako e-maila zehaztuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos