Borrar

Begoña Beobide izango da Iraurgi Berritzeneko zuzendaria

A.S.

AZPEITIA.

Domingo, 3 de septiembre 2017, 00:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

1973an Bilbon jaiotako azpeitiarra da, dagoeneko, Iraurgi Berritzeneko zuzendaria. Honen azpian dauden bi erakundeak, Iraurgi Lantzen eta Loiola Berrikuntza, kudeatu eta koordinatuko ditu Begoña Beobidek aurrerantzean.

Formazioz telekomunikazioetako goi mailako ingeniaria da eta 2010etik Loiola Berrikuntza Fundazioko zuzendaria.

Bere ibilbidean I+G+b alorrean, zuzendaritzan eta kudeaketan pasa ditu 19 urte. Aurretik oso enpresa ezagunetan jardun izan du, esaterako Euskaltel, Sogecable edota Vicomtech-IK4 Zentru Teknologikoetan. Ekainera arte Iraurgi Berritzeneko zuzendaritza arloa partekatu du Jesus Agirrerekin, Agirre Iraurgi Lantzen arloan eta Beobide Loiola Berrikuntza atalean. Egun, Iraurgi Berritzen markak hartzen dituen bi erakunde publikoen zuzendari nagusia da Beobide.

Beobidek, kargu berrian, Iraurgi Berritzen garapen eta berrikuntza agentzia sustapen ekonomikoa eta berrikuntza bultzatzeko erreferen-tziazko erakundea izatea lortu nahi du. Horretarako lankidetza publiko-pribatuez baliatu beharko da eskualdeko eragile desberdinen beharrei gertutasunez erantzun ahal izateko. Iraurgi Berritzenen Urola erdiko udalak, bertako beste erakunde, eragile eta enpresek hartzen dute parte. Beobidek Iraurgi Berritzen Euskal Herriko erreferentziazko erakundea bilakatu nahi du bere arloan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios