Basconiaren aurka jokatuko du gaur Lagun Onakek etxetik kanpo arratsaldeko 17.00)

AZPEITIA.

Azken emaitzari esker -2 eta 0 irabazi zion Garmendipen Aurrera Vitoria taldeari- aurreko postuetan dabil Lagun Onak taldea. Gaur, 17:00etan, Basconiaren aurka jokatuko dute Igor San Miguelen mutilek. Partida arrisku-tsua aurreikusten zen pasa den zapatukoa. 42. minutuan iritsi zen etxekoen lehen gola. Olabarriak eginiko erdiraketa bere atean sartu zuen Aurrera de Vitoriako atzelariak. Bat eta hutseko markagailuarekin aldageletara bidea hartu zuten Aukera garbiegirik gabe baina nagusi izan zen Lagun bigarren zatian. Lasaitasuna emango zuen gola arauzko denbora amaitzeko bi minuturen faltan heldu zen. Egaña izan zen goleatzailea.

Ez zen gehiagorako denborarik izan Garmendipen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos