Baltsek hartuko dute bihar eguerdian Urola ibaia

Gaztetxeak 12. urteurrena beteko du eta egun osoko egitaraua prestatu dute

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Gaztetxeak urtero egun osoko festa antolatu ohi du sortu zeneko urteurrenaren harira. Oraingoan, 12 urte beteko ditu, «dozena bat urte autogestioz gure etxea eraiki eta bertatik herriari ekarpena eginez». Hori dela eta, aurtengoan ere izango da ospakizunetarako tartea. Estraineko, edizioro jendetza bildu ohi duen baltsa jaitsiera egingo dute. 11:00etan, erakustaldia eta hamaiketakoa izango dituzte aurrena eta 12:00etan, uretan sartuko dira baltsak. Ondoren, 14:30ean, bazkaria izango da Gaztetxean bertan (tiketak Orkatz eta Urola Express-en salgai).

Behin sabelak ondo beteta, kalera aterako dira eta herrian zehar jolasak egingo dituzte, 17:00etatik aurrera. 20:30ean, 'Gazteak kalean eta Altsasukoak aske' lemapean argazki erraldoia aterako dute, Gaztetxean bertan. Luntxa izango da gero eta egunari amaiera borobila emateko, kontzertuek itxiko dute egitaraua. 22:30ean hasita, Verräter eta Akerjenbe Sound Sistemaren doinuekin gozatu ahal izango da.

Fotos

Vídeos