Baltsak protagonistak Urola ibaian

Beste behin, jendetza bildu zuen baltsa jaitsierak Urola ibaiaren ertzean. / ARGAZKIAK ALEX BERASATEGI

Gaztetxearen 12. urteurrena ospatzeko egun osoko jaia izan zuten atzo eta baltsa jaitsierak eman zion hasiera festari

ELI AIZPURUAZPEITIA.

Beste behin festa giroan ospatu dute herriko gazteek Gaztetxea sortu zeneko urteurrena. Hamabi urte bete ditu eta ospatzeko egun osoko festa egitaraua izan zuten aurretik. Hamaiketakoarekin batera, baltsak atera zituzten plazara. Hamar izan ziren guztira. Baltsa jaitsierak beste behin jendetza batu zuen Urola ibaiaren bi ertzetan. Azoka Plazako zubipean hasi eta Enparangotik eta estaziokotik igaro ostean, Damasoneko zubian amaitu zuten baltsazaleek.

Umorez hasi zuten eguna eta hala jarraitzeko asmoarekin, bazkaria, kalejira eta argazki erraldoia ateratzeko tartea hartu zuten egunean zehar. 'Gazteak Kalean' eta 'Altsasukoak Aske' mugimenduekin elkartasunean atera zuten argazkia.

Kontzertuekin amaitu zituzten ospakizunak.

Fotos

Vídeos