Bakaiku eta Urbasara Lagun Onak M.B-rekin, zapatuan

DV AZPEITIA.

Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek Bakaiku eta Urbasara irteera antolatu dute zapaturako. Egun osoko irteera izango da eta 8:00etan abiatuko dira, anbulatorio aurretik. Izena, bihar, ostirala baino lehen eman behar da, mendizaletako tabernan edo www.lagunonakmb.org helbidean. Bazkideek lau euro ordaindu beharko dute, eta ez bazkideek sei euro. Ikasle eta langabetuek 3 euroren truke hartu ahal izango dute parte ibilaldian.

Bestalde, 'Azpeitia-Hazparne. 30 urte. Bi herri pausoz pauso' egitasmoa burutu du aurten Lagun Onakek eta han bildutako irudiekin bideoa egin dute. Kopia bat nahi dutenek elkartearen webgunean eman behar dute izena. Hamar euro balio du.

Fotos

Vídeos