Azpeitian jokatuko da banakako Gipuzkoako Xake Txapelketa

Gaztetxoak xakean./
Gaztetxoak xakean.

DV AZPEITIA.

2017ko banakako Gipuzkoako Xake Txapelketa Nagusia Azpeitian jokatuko da, urriaren 14tik azaroaren 25era bitartean. Hala, zazpi jardunalditan banatuko da lehia. Honela, bi egun horietaz gainera, urriaren 21ean eta 28an, eta azaroaren 4an, 11n eta 18an izango dira txapelketaren egunak. Zapatu arratsaldez izango dira partidak, bat jardunaldiko, Baigerako azken solairuan, 16:00etan hasita.

Gipuzkoako maila goreneko txapelketaz gain, eskualdeko bigarren eta hirugarren mailetako partidak ere jokatuko dituzte herrian. «Ez dute lan errazik izango azpeitiarrek» azaldu dute Xaputarrak xake taldetik. Izan ere, hiru mailetan izango ditu ordezkariak herriko xake taldeak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos