Azpeitiako pilotariak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalerdian

AZPEITIA.

Ilunpeko pilotariek eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final laurdenetako itzulerako partidak jokatu dituzte asteburuan, Asteasuko frontoian eta 2 eta 1 nagusitu dira (joanekoetan izandako emaitza berdina). Hori dela eta, Azpeitiko ordezka

riak finalerdietan dira jada eta Oiar-tzun izango dute aurkari ostiral honetan, frontoi txikian. Bigarren finalaurrekoa Azkoitiak eta Ataunek jokatuko dute.

kadete mailan Aimar Egigurenek eta Jakes Elosegik, 22 eta 5 irabazi zuten. Gorka Iriarte eta Aritz Larrañaga jubenilek ere aise lortu zuten garaipena; 22 eta 5 bukatu zen partida. Hirugarren lehian Oier Apeze-txeak eta Daniel Murgiondok 11 eta 22 galdu zuten neurketa.

Azpeitiko palistek zapatuan jokatu zituzten Gipuzkoako Herriarteko I. Gomazko Paleta Txapelketako finalerdietako joaneko partidak, Zumarragan eta 2 eta 1 nagusitu ziren . Itzulerako lehiak joka-tzea falta zaie orain, eta han erabakiko da zein talde izango den finalean.

Urtzi Lopetegik jokatu zuen aurreneko partida Mikel Rodriguezen aurka eta 20 eta 13 nagusitu zen azpeitiarra. Bigarren partida, binakakoa, Eneko Martijak eta Oier Alkortak jokatu zuten Jon Anduezaren eta Josu Vianaren aurka, eta azpeitiarrek ezin izan zuten irabazi: 11 eta 20 bukatu zen partida. Hirugarren lehian, zazpi koadroren barruan, Asier Egiguren 'Bikutze'k jokatu zuen, eta partida estua jokatuta, 20 eta 19 nagusitu zen.

Azpeitiarrek 2 eta 1eko aldea ateratzen diete beraz, Zumarragako ordezkariei eta etxean jokatu beharko dituzte orain finalera sailkatu edo ez erabakiko duten kanporaketak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos