Azpeitiak 2 eta 1 galdu du gomazko paletako herriarteko lehia

AZPEITIA.

Asteburuan jokatu zuen Azpeitiak, Txikuri frontoian, Gomazko paletako Gipuzkoako Herriartekoaren final zortzirenetako kanporaketaren joanekoa, Elgoibarren kontra. Hiru partidatatik bakarra irabazi arren, 13 tantoren aldea atera diote Elgoibarri lehen lehia honetan, beraz, bueltarakoan, emai-tzari buelta emateko aukerak dituzte azpeitiarrek.

Urtzi Lopetegi Lopek 16 eta 20 galdu zuen buruz buru frontoi osoan. Bigarren lehian, frontoi osoko binakakoan, Elgoibarkoak izan ziren baita ere irabazle. Eneko Martijak eta Oier Alkortak 19 eta 20 galdu zuten, partida estuaren ostean. Asier Egiguren 'Bikutzek' lortu zuen azpeitiarren aldeko puntu bakarra; 20-2 irabazi zuen zazpi koadro barruko buruz buruko lehian.

Ostiralean jokatuko dituzte itzulerako partidak, Elgoibarren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos