Azpeitia-Hazparne ibilaldia amaitzeko, afaria eta ikus-entzunezkoa antolatu dira

AZPEITIA.

'Azpeitia-Hazparne. 30 urte, bi herri pausoz pauso' egitasmoari amaiera emateko afaria eta ikus-entzunezkoa eskainiko ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak, uztailaren 21ean. Sanagustin kulturgunean izango da afaria 20:30ean hasita, eta 22:30ean, berriz, Azpeitia-Hazparne ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da. Bertan, irteeretan bildutako argazki, bideo nahiz elkarrizketak izango dira ikusgai. Afarirako txartelak Sanagustin kulturgunean lor daitezke, 26 eurotan.

Bestalde, Lagun Onak Mendi Bazkunak hainbat irteera antolatu ditu datozen egunetarako. Honela, igandean, uztailak 16an, egun osoko irteera aurreikusita dago Laidara. Interesatuek, gaur, uztailak 13, dute izena emateko azken eguna, mendizaletako tabernan edo www.lagunonakmb.org helbidean. Azkenik, elkartetik adierazi dutenez, asteburuan Europako mendietara joateko inskripzioa dagoeneko itxi da «kopurua bete» delako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos