Azpeitia magiaz beteko da zapatuan, Txisteratik egunean

Iago magoa eta antolatzaileak aurkezpen ekitaldian. / UDALA

Magia eguna izango da bigarren urtez jarraian eta tartean herriko Iago magoak ere hartuko du parte

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Badator Azpeitia magiaz beteko duen eguna. Urriaren 7an, zapatuan, izango da. «Magiak erakarri egiten duelako, magiak txunditu egiten duelako, magiak errealitatearekin jolasten duelako, umorea duelako eta alaitasuna sortzen duelako» abenturatu da Txisteratik lagun taldea egun magikoa antola-tzera. Iazkoaren bidetik jarraituz baina «mago ezagunagoekin» osatu dute programazioa. Eta aurtengoan taldekide den Iagomagok ere parte hartuko du. Magoen artean bidea egiten ari da gazte hau, «azpeitiarra, gaztea eta sortzailea da. Iago bezalakoak gure herriko kultur dinamikaren etorkizuna dira. Eta zorterik onena opa diogu urratu berri duen ibilbidean», azaldu du Josu Labaka kultura zinegotziak, ekitaldiaren babesle nagusia den Udalaren izenean.

Egitaraua

Goizean magia gertutik ikusteko aukera izango da. Imanol Ituiño, Armando eta Jagomago ibiliko dira Alde Zaharrean magia begien aurrean egiten. 12:30etik aurrera, eguerdia alai-tzeko. Eta 13:00etan, karpa magikoaren lehen saioa izango da. 100 ikus-entzule sartzen dira karpan eta aitzinako erara eginiko magi ikuskizunaz gozatuko dute Civi-Civiac magoarekin. Pikareska eta engainua ardatz izango dituen 45 minutuko ikuskizuna da, zirko ibiltari eta ferietako barraken antza hartuko duena.

Arratsaldean, beste bi aukera izango dira ikusteko, 16:30ean eta 17:30ean. Perez Arregi plazan kokatuko da karpa magikoa.

Amaitzeko, magiaren ikuskizunik handienarekin bukatuko da eguna. Soreasu Antzokian, gala nagusia izango da. Honako magoak izango dira bertan: Imanol Ituiño aurkezle lanetan, eta Tuttilifamili, Amadeo, Armando, eta Civi_Civiac fakirra. Parte hartuko duten mago guztiak sarituak izan dira. Antola-tzaileek saiakera berezia egin dute alde horretatik «ikuskizuna aberasteko». Gala nagusirako zein karparako sarrerak Sanagustinn daude salgai eta www.kulturaz.eus atarian. Karpa magikoak 3 euro balioko du eta galak, berriz, 6 euro 14 urte artekoen-tzat eta 10 euro hortik gorakoentzat.

Fotos

Vídeos