Azpeitia «herri bizia» dela azaltzeko Gabon ekitaldi ugari antolatu dira elkarlanean

Eragile desberdinak, atzo prentsaurrean. /  E.A.
Eragile desberdinak, atzo prentsaurrean. / E.A.

Udalak, Bertan Merkatari elkarteak, Gazteria sailak edo Kulturaz kooperatibak hartu dute parte egitaraua osatzerakoan

E.A. AZPEITIA.

Olentzero eta Mari Domingik zabalduko dute Gabonetarako herrian antolatu den eskaintza baina egunotan izango da Azpeitian gabonetaz gozatzeko aukerarik. Izan ere, hainbat eragilek, elkarlanean, osatu dute programazioa. «Herri bizia elkarlanean oinarritzen da», esan du Ainara Larrañaga zinegotziak. «Denetariko ekintzak dira, adin guztietakoei eskainiak. Gabonak Azpeitian, aisialdia ere Azpeitian eta erosketak Azpeitian egiteko. Izan ere, herria bizirik behar badugu, herria bera izan behar da bizileku eta erosleku», azaldu du.

Honela, hainbat ekitaldi antolatu dira egunotarako eta horretan elkarlanean aritu dira Udala, Bertan Merkatarien elkartea, Gazteria Saila edota Kulturaz Kooperatiba.

Gazteak , esaterako, oporraldira bideratuta ekintza ugari izango dituzte, HH5etik Batxilergo bigarrenmailara bitartekoentzat. Dagoeneko izena emateko epea itxita dago eta Aloña Larrañaga Gazteria saileko teknikariak azaldu duenez, «harrera oso ona», izan du eskaintzak. Izan ere, «170 haur eta nerabek eman dute izena eta Urrestillan ere 28k egin dute inskripzioa».

Urtero bezala, Bertan Merkatari Elkartearen eskutik, Gabonetako Parkea(PIN) zabalduko da Izarraitz pilotalekuan. Aurtengoan, «egun gutxiagotan» izango dela zabalik parkea aditzera eman du Xabier Aldalur teknikariak. Hala ere, «aurrekontua aldatu gabe, eskaintza sendotuko da», dio. Honela, atrakzio berriak ipiniko dituzte. Abenduaren 26, 27, 28 eta 29; eta urtarrilaren 2 eta 3an izango da zabalik PIN-a, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Sarrera 2 euro da eta 2tik 12 urtera bitartekoek hartu ahal izango dute parte. Bertaneko dendetan erosketak eginez gero, sarrerak doan eskura daitezke.

Kulturaz Kooperatibak ere ipini nahi izandu bere aletxoa Gabonetako programazio honetan eta bertako kide Aitor Bengoetxeak azaldu du honen berri. Hasteko, abenduaren 23an, zapatuan, 'Rockin bizi' kontzertu familiarraz gozatzeko aukera izango da Sanagustinen. «Umeentzako trataerarekin egindako kontzertu bat da, gaztetxoek ere bizipen hori izan dezaten». Hala, AC/DCren bertsioekin osatuko da eta hori guztia arlo didaktiko bat eskainiaz, Nerea Aliasek gidatuta. 17:00etan hasiko da. Sarrera aurrez erosiz gero, 8 euro ordaindu beharko da (kulturaz.com edo Sanagustinen). Egunean bertan 11 euro balioko du eta pack familiarra eskuratzeko aukera ere izango da, 4 lagun 24 euro.

Abenduaren 29an, Soreasun jarraituko du programazioak. 16:30ean eta 19:30ean, kortoak eskainiko dira. 16:30eko saioan, Zinetxiki zinemaldiko laburmetrai sarituak ikusteko aukera izango da (2-12 urte bitartekoentzat) eta 19:30ean 'Zulo' eta 'Kronos' azpeitiar sortzaileen lanak eskainiko dituzte.

Urtarrilaren 5ean, aldiz, Ekain Txou eta bere lagunak izango dira Soreasun, 12:00etan. Sarrera 5 euro da eta bertan bildutako dirua Child Bright fundazioarentzat izango da.

Errege kabalgaterik amaituko dira Gabonetarako ekintzak. Urtarrilaren 5ean, 17:30ean iritsiko dira, trenez, Azpeitira eta gero 19:00etan abiatuko da Kabalgata. Aurrez, Meltxor, Gaspar eta Baltasarren lagun-tzaileak, urtarrilaren 4an, udaletxeko arkupetan izango dira, 17:30ean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos