Azpeitia eta Hazparneren arteko senidetzea berrestuko da hilaren 26an

31 urte dira bi herrien arteko hitzarmena sinatu zela eta festa eguna izango da

DV AZPEITIA.

Iaz bete ziren Azpeitia eta Hazparneren arteko senidetzearen 30 urteak. Ekitaldi ugari antolatu zen orduan bi herrien arteko harremanak sendotzeko eta aurten iaz heldutakoari jarraipena emateko asmoarekin, festa eguna antolatu da maiatzaren 26rako. Egun osoan zehar ekitaldi ugari izango da.

Udalak herriko hainbat kultur talde eta bestelakoei gonbidapenak luzatu dizkie jada eta tartean hazpandarrekin batera, bazkaria antolatu da.

Udaletik dei egiten diete herritarrei ekitaldietan parte hartzeko. «200 lagun inguru izan ginen iaz Hazparnen egindako bilkuran eta Azpeitikoan ere kopuru horretara edo gehiagora heltzea nahi genuke», azaldu dute egun honen antolaketan murgilduta dabiltzan Mikel Ibarzabal eta Aitor Bereziartua zinego-tziek.

11:45ean egingo zaie harrera hazpandarrei. Hamaiketakoa eskainiko zaie Sanagustinen eguna hasteko.

Musika Banda, tuntturroak eta bulunbak kalejiran ibiliko dira ondoren. 11:30ean, Hazparnetik ekarritako zuhaitza landatuko da Zelai Luzen, berriro udaletxean senide-tze hiztarmena berritu baino lehen. Pilota partidak ere jokatuko dira gero.

Azoka Plazan izango da, ondoren, bazkaria. Helduek 25 euro ordaindu behar dute eta 12 urtez beherakoek, 10 euro. Izena emateko 943 157068ra deitu beharko da, maia-tzaren 23a baino lehen.

Kantuz alaituko da bazkalostea eta 19:00etan emango zaio amaiera egunari.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos