Azokan postua jartzen duten baserritarrei zuzendutako ikastaroa antolatu dute

Azoka plazan. Herritarrak azoka plaza berrituan, astearteroko baserritarren azokan. /  ELI AIZPURU
Azoka plazan. Herritarrak azoka plaza berrituan, astearteroko baserritarren azokan. / ELI AIZPURU

Hilaren 23an eta 24an izango da eta «produktua nola aurkeztu, postua nola prestatu edo merkatu» landuko dira

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Azpeitiko azokako baserritarrei zuzendutako ikastaro bat antolatu dute HAZI, Urkome eta Azpeitiko Udalak azoketan beren produktuak saltzen dituzten baserritarrek saltzeko estrategia berriak ikasteko helburuarekin. «Produktua nola aurkeztu, postua nola prestatu, azoketako jardunbide egokiak, merkaturatzea eta abar» landuko direla azaldu dute. Hilaren 23an eta 24an izango da. Sei orduko iraupena izango du ikastaroak eta teoriaz gain, praktika ere izango da.

Lehen egunean, hilaren 23an (astelehena) 15:30etik 17:30era izango da saio teorikoa. Egun horretan, adibideak jarriz, postuei etekin gehiago ateratzeko teknikak, bezeroarekin harremanetarako teknikak eta postua nola atondu eta antolatu ikasiko dira, besteak beste.

Bigarren egunean, hilaren 24an, 9:00etatik 13:00etara bitartean, asteartea izanik, parte hartzaileek jarritako postuak aztertuko dira eta «modu erakargarrioagoan» produktuak nola aurkez daitezken azalduko zaie, azaldu dute ikastaroko antolatzaileek.

Ikastaroan parte hartzeko interesa duten baserritarrek, urriaren 20ra arte, hau da, ostiralera arte dute aukera. Ikastaroa 36 euro ordaindu beharko da. Horretarako ES17 3035 045019 450000391 kontu zenbakidiru sarerra egin beharko da estreinako. Kontzeptuan 87 zenbakia eta izen-abizenak nahiz baserriaren izena jarri beharko dituzte ikastaroan parte hartu nahi duten baserritarrek.

Ordainagiria Urkomen aurkezten dutenek, 24 euro jasoko dituzte bueltan.

Halako ikastaroak, Fraisoro eskolan egin ohi dituzte, baina HAZIren, Urkomeren eta Azpeitiko Udalaren lankidetzari esker, Azpeitian egingo dute ikastaroa.

Fotos

Vídeos