Azoka plaza beteta izango da gaur III. Sagardo Txapelketa Herrikoiko finalean

DV AZPEITIA.

Euskal Herriko III. Sagardo Txapelketa Herrikoiko finala ospatuko da gaur Azpeitian. Azoka plazan izango da, 20:00etan hasita. Ez da ohiko txapelketa bat. Badu berezitasun bat, herrikoia dela. Hau da, afaltzera esertzen direnek dastatzen dituzte sagardoak eta ematen dute beren iritzia.

Beraz, sagardozaleak epaile izango dira final honetan. Horretarako 200 lagun inguru bilduko dira gaur eta bertako produktuekin osatutako menua dastatzeaz gain, nahiko sagardo edan eta beraien iritzia emateko aukera izango dute.

Hilabete osoan zehar 4 finalaurreko jokatu dira Euskal Herriko 4 herritan eta dagoeneko 12 sagardotegi finalista daude. Guztira 18 herritako 41 sagardogileek hartu dute parte lehiaketan eta gaur bertan jakinaraziko dira 12 sagardogile finalisten izenak. Jendea afaltzen hasi orduko hasiko dira mahaira sagardoa ateratzen eta jendeak lote bakoitza puntuatu behar izango du 5-10 tartean, momentuan iruditzen zaionaren arabera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos